Saskibaloiko gizonezkoen Euskal Kopa Barakaldon jokatuko da larunbatean
Gurean Gaur
2019, ira. 10 - 16:09
Gaur, Barakaldoko udaletxean Euskal Kopako finalaren aurkezpena egin dute. Bertan, Bilbao Basketeko eta Baskoniako ordezkariak izan dira, baita Euskal Saskibaloi Federazioko zuzendaria eta Barakaldoko alkatea ere. Partida, Lasesarreko kiroldegian izango da, gaueko bederatzietan. 3.000 ikuslerentzako tokiarekin, uda aurretik, Lasesarrek eskubaloiko Erreginaren Kopa hartu zuen. Sarrerak internet bidez erosi daitezke, 15 euroko prezioan. Hala ere, partidako egunean bertan, Lasesarreko lehiatiletan erosi ahal izango dira. Emakumezkoen Euskal Kopa, aldiz, irailaren 20 eta 22an ospatuko da, lauko formatuan.