Sei milioi euroko inpaktua izan du Durangoko Azokak herrian eta eskualdean
Gurean Gaur
2019, abe. 09 - 16:12
Euskal kulturaren plazak mugitzen duena zifratan islatu nahi izan du Gerediaga elkarteak. Iazko Durangoko Azokan inkestak egin zituen Siadeco etxeak, datu hauek ateratzeko. Eragin ekonomiko zuzena, zeharkakoa eta induzitua kalkulatu dituzte azterketan. Bisitariek denera milioi bat euro gastatzen dute liburutan, eta ia milioi erdi diskotan. Batez beste, bisitari bakoitzak 49 euro uzten ditu azokan, eta 28, aldiz, Landako gunetik kanpo Durangaldean dauden ostalaritza zein merkataritza espazioetan.