Skip to main content

Sturgeon: "Nire nahia da erreferenduma hurrengo urtean egitea"

Gurean Gaur

2019, urr. 16 - 12:10
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak “urtea bukatu baino lehen” independentziari buruzko erreferenduma egiteko baimena eskatuko du. Johnsonek, Erresuma Batuko lehen ministroak bere gobernuak Eskoziako Gobernuari erreferenduma egiteko baimena emateko asmorik ez duela adierazi du. Hala eta guztiz ere, prestaketa legegile guztiak lantzen ari direla eta ahal bezain laster eskakizuna bukatuko dutela iragarri du Sturgeonek.