Skip to main content

Xabi Alonso absolbitu dute egotzi zizkioten Ogasun Publikoaren kontrako delituetatik

Gurean Gaur

2019, aza. 26 - 17:11
Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen futbol jokalari izandakoarentzat. Auzitegiak gaur eman du epaiaren berri. Erabakia ez da irmoa, eta Fiskaltzak helegitea aurkez dezake oraindik Madrilgo Auzitegi Nagusian.