Skip to main content

Zortzi hilabete igaro dira pandemia hasi zenetik

Gurean Gaur

2020, aza. 13 - 10:11
Koronabirusari dagoionean, egonkortze faseari jarraiki, behera egin dute COVID-19 positibo berriek Nafarroan. Seigarren egunez jarraian, 200 inguruan daude kutsatze berriak eta ez da 250eko langa igaro. Euskal Autonomia Erkidegoan albiste dira Osasun arloko langileen kutsatzeak. Gorlizen, Basurton eta Donostiako ospitaleetan egon dira agerraldiak. Ignacio Garitano Osakidetzaren eta Osasun Sailaren Kontrol eta Zaintza Programako koordinatzaileak esan du ez dutela "ohiz kanpoko egoera" kezkagarririk ikusten. Ipar Euskal Herrian, 50 lagun erietxeratu dituzte Baionako ospitalean eta horietatik 11 ZIUetan daude. Horrez gain, bi astez jarraituko du konfinamenduak iparraldean eta Frantzia osoan.
Hamaika Telebista