“Traba guztien gainetik” Herri Sanferminak ospatu dituzte
Gizartea
2023, uzt. 11 - 06:07
Jai herrikoiak bizirik mantentzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute O plazan. Hala ere, Iruñeko Udalaren traben ondorioz, jaiak egoera prekarioan ospatzera behartuta daudela salatu dute. “Hemen gaude, ez goaz bazterretara” helarazi diote udalari. Bazkari herrikoia antolatu dute, eta Hofe, Alarma Morea eta The Titanians musika taldeek kontzertuak eskaini dituzte.
Pasa den astean udalak bertan behera utzi zuen Herriko Taberna eta Arrano elkartearen kultur eskaintza. Ekimen bakoitzagatik 6.000 eta 60.000 € arteko isunekin mehatxatu zituzten.
Pasa den astean udalak bertan behera utzi zuen Herriko Taberna eta Arrano elkartearen kultur eskaintza. Ekimen bakoitzagatik 6.000 eta 60.000 € arteko isunekin mehatxatu zituzten.