18 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, sexu erasoa egitea leporatuta
Gizartea
2024, eka. 17 - 10:06
18 urteko gazte bat atxilotu du asteburuan Ertzaintzak Gasteizen, adingabeko neska bati sexu erasoa egitea leporatuta. Ibailakuan jazo zen erasoa, auzoko jaietan, igande goizaldeko hirurak aldera. Bertaratutako agenteek biktima artatu zuten era ustezko erasotzailea atxilotu zuten, emakumeak emandako datuei esker. Atxilotutakoa Gasteizko Guardiako epaitegiaren esku utzi zuten igandean.