Skip to main content

Añube, Sukena eta Tremenda Jauria batu dira ASKE jaialdiaren kartelera

Gizartea

Leire Llano Ibarrola

2026, uzt. 01 - 15:07

Añube, Sukena eta Tremenda Jauria taldeak abenduaren 26an Atarrabian ospatuko den jaialdian izango direla iragarri dute antolatzaileek. Ez dira lehen baieztapenak. Jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi zuten jada Arkada Social eta Des-kontrol taldeek azken “bi mailukadak” emango dituztela, ’Bideaz harro, laster arte’ lelopean. Lehenengoa ASKEko bigarren edizioan izango da, eta bigarrena 40 Minutu Rock jaialdian, otsailaren 20an Durangon.

Antolatzaileek nabarmendu dute ahalik eta estilo anitzenak bilduko dituztela jaialdian, eta auzolana izango dutela ardatz. Gehitu dute “nazio askatasuna musika bitartez hedatzea” dela jaialdiaren helburua, “aske izateko jaioak garenok, musika eta auzolanaren bitartez aske izan gaitezen”.

ASKE zein 40 Minutu Rock jaialdietarako bono bikoitzak eta ASKE jaialdirako sarrerak 35 euroko prezio berezian eskura daitezke www.askejaialdia.eus webgunean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista