Skip to main content

Abian da Lurrama laborantza herrikoi eta iraunkorarren azoka

Gizartea

2023, aza. 10 - 11:11
Hiru egunez, igandera bitartean Lurrama azokak hartuko du Biarritzeko Irati Aretoa. Hemezortzigarren edizioa da aurtengoa eta emakumezko laborariak izango ditu protagonista. Emakumezko laborariei ikusgarritasuna eman nahi diete eta haien erronkak baita problematikak ere plaza erdira ekarri nahi dituzte. Kanalduderekin batera, zuzeneko saioa eskainiko dugu Lurramatik igandean.
Hamaika Telebista