Skip to main content

Ados Pilotak San Fermin Torneoa aurkeztu du Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen alde

Gizartea

Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia

2026, eka. 12 - 12:06

Ados Pilotak San Fermin Torneoaren edizio berria aurkeztu du ostegun honetan Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Bertan jakinarazi dutenez, aurtengo edizioa Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen alde jokatuko da.

Txapelketaren xehetasunak ezagutarazi dituzte; izan ere, torneoak bi lehiaketa izango ditu: lau eta erdikoa eta binakakoa. Lau eta erdikoan Maddi Barrocal, Ane Mendiburu, Leyre Oskoz eta Natale Aranburu arituko dira. Partida hauek nagusiki Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko dira, eta final handia uztailaren 5ean izango da.

Bestalde, binakako txapelketan Aranburu-Mujika, Iturriaga-Ruiz de Larramendi, Oskoz-Orbegozo eta Gomez-Arrastia Barrocal-Mendiburu bikoteek hartuko dute parte eta finala uztailaren 10ean jokatuko da.

Maider Belokik, Iruñeko Udaleko zinegotziak, San Fermin Torneoaren garrantzia nabarmendu du hiriko kirol egitarauaren barruan, Iruñea pilotaren munduko hiriburu bihurtzeko egiten ari den lanaren testuinguruan.

Silvia Lorea Loperenak, Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen ordezkariak, eskerrak eman dizkio Ados Pilotari aurtengo torneoaren izaera solidarioagatik, eta azpimarratu du horrelako ekimenek aukera ematen dutela esklerosi anizkoitzaren errealitatea gizartera hurbiltzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista