Ainize Butron, Herrian Bizi plataforma: “Espekulazioaren gehiegikeriari etenaldia eman behar zaio”
Gizartea
Oihane Alonso
2023, mar. 28 - 14:03
Herrian Bizi plataformak etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, Baionan, 15:00etan.
Ainize Butron plataformako kideak salatu du etxebizitzaren arazoa ez dela berria Ipar Euskal Herrian, baina salatu du azken urteetan asko “larritu” dela: “Bigarren etxebizitzen kopurua asko emendatu da; etxebizitzen %20a turismora bideratzen da, eta gero eta jende gehiagok etxebizitzak erosten ditu urte guztian turismora bideratzeko”.
Butronek salatu du Ipar Euskal Herriko biztanleek gero eta zailtasun handiagoak dituztela bertan bizitzeko, eta etxebizitza eskubidea bermatzeko araubideak jarri behar direla nabarmendu du: “Espekulazio gehiegikeria horri etenaldia eman behar zaio”.