Skip to main content

Aita Mari erreskate ontziak itsasoratzeko baimena jaso du

Gizartea

2023, ots. 01 - 04:02
Aita Mari erreskate ontzia bere bederatzigarren misioa abiatzear da. Castelloko Kapitaintzako ikuskarien baimena jaso du, eta Espainiako Gobernuaren azken ziurtagiriaren zain dago. Tripulazioa azken prestaketak egiten ari da, datozen egunotan itsasoratzeko.

Espainiako Itsas Kapitaintzak zabaldu zion zigor espedientearen harira, gobernuz kanpoko erakundeak iragarri du alegazioak aurkeztuko dituela. Aurrera egingo balu, 80.000 euro arteko isuna jaso lezake.
Hamaika Telebista