Algaraklown ospitaleko pailazo taldeak Boluntariotzaren Saria jaso du
Gizartea
2024, abe. 09 - 11:12
XXX. edizioan, Gipuzkoako Boluntariotza Sariak beste behin ere balioan jarri nahi izan du gizarte-lanean eta boluntariotza bultzatzen egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona eta gizarte-erakundeen konpromisoa. Urtero bezala, gizarte-erakundeek aukeratu dute saritua: Algaraklown elkartea. Duela 13 urte sudurgorrien iraultza bati hasiera eman zion. Ospitaleko pailazoen proiektuarekin, umorea eta enpatia tresna indartsu bihurtu ditu gehien behar dutenei ongizatea eta laguntza emozionala emateko.