Ana Galarraga, Elhuyar fundazioa: "Lehenengo aldia da hilekorako produktuen eraginkortasuna aztertzeko ikerketa odolarekin egiten dela"
Gizartea
2023, ira. 05 - 07:09
2023. urtean argitaratu da hilekoaren produktuen eraginkortasuna odolarekin aztertu duen lehenengo ikerketa. Hala ere, ikerketa hori ez da hilekoaren odolarekin egin, giza globulu gorriekin baizik. Horrek zeresana piztu du gizartean eta horren inguruan hitz egiteko Ana Galarraga Elhuyar fundazioko zientzia dibulgatzailearekin izan dugu hitzordua