Arartekoak Aldundiari gomendatu dio A-636ko bidesaria ordaintzeko prozedura arautzeko
Gizartea
2024, mar. 01 - 10:03
Arartekoak gomendio berria egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, Bidegiren kudeaketagatik. Proposatu dio arautu dezala Deskargako A-636 bideko kanona ez ordaintzeagatik borondatezko epean ordaintzeko errekerimendu-prozedura, hau da, herritarrei eman diezaiela ordaintzeko aldien berri eta ez ordaintzeak dauzkan ondorio juridikoen berri, eta ezar ditzala kanal-aniztasunaren eta hurbiltasunaren printzipioak betetzen dituzten ordaintzeko moduak (bertaratuta eta bertaratu gabe), neurrigabeko kargarik ezarri gabe. Ebazpen hau dator, 77 urteko informatikako ezagutzarik ez duen herritar baten kexaren ostean.