Aurten berriz ere txosnagunea egonen da Sanferminetan
Gizartea
Irune Rejano Oyarzun
2024, eka. 07 - 13:06
Iruñeko Udalak oinarri arautzaileak aurkeztu ditu datozen sanferminetan egitarau ofiziala osatzen duten kultur eta jai jarduerak egiteko elkarteei espazio publikoak esleitzeko. Takonera, Antoniutti edo O plaza bezalako guneak berreskuratuko dira. Oinarri horiek 2015-2019 legegintzaldian espazio publikoan sartzeko ezarritako gardentasunaren, lehia publikoaren eta aukera-berdintasunaren irizpideak berreskuratzen dituzte.