Azaroak 30raren ondoren mugimendu feministak mahai bat eskatu dio Lakuari zaintzaz hitz egiteko
Gizartea
2023, abe. 01 - 11:12
Ostegun arratsaldeko balorazioan aurreratu zutenez, azaroaren 30eko jardunaldiaren deitzaileek Urkulluren eta Chiviteren gobernuei helarazi diete zaintzari buruz hitz egiteko mahai bat irekitzeko eskaera. “Atzo ez zen ezer amaitu, Akordio Sozialean sakontzen jarraituko dugu”, azaldu dute mugarri horren ondoren.