Berrizen izandako eraso matxista gaitzesteko elkarretaratzea egin dute
Gizartea
Maria Blanco Martin
2026-04-08 13:27
Berrizko gizon batek ustez bere bikotekidea erasotu du. Honen aurrean, dozenaka berriztar batu dira erasoa gaitzesteko. Bizkaian gertatutako indarkeria matxistako bigarren kasua da: joan den astean, Basaurin, gizon batek ustez hil zuen bere bikotekidea.

















