Bigarren greba eguna egin dute Nafarroako Lanbide Heziketa publikoan
Gizartea
Irune Rejano Oyarzun
2025-11-04 14:45
Lanbide Heziketako irakasleek bigarren greba eguna egin dute astearte honetan. CEN-etik Baluartera manifestazioa egin dute, irakasleen lan-baldintzak eta Gimenoren jarrera kritikatzeko. Greba egin dezaketenen artean, %40ko jarraipena izan du bai atzoko bai gaurko egunak. Bihar azkeneko greba eguna dute eta dei egin dute mobilizazioetan parte hartzera.

















