Biktimen "zentralitatea" eta "nahia" babestea eskatu du Errenteriako alkateak Maya eta Xenpelar auzietan
Gizartea
Maria Blanco Martin
Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak agerraldia egin du astelehen honetan, Xenpelar Bertso Eskolan eta Kukai Dantza Konpainian izandako eraso matxista salaketen inguruan Udalaren jarrera argitzeko. Biktimen “borondatea errespetatzeak” ardatz izan behar duela aldarrikatu du.
Eskolako irakaslearen aurkako salaketei dagokienez, Udalak maiatzean izan zuen indarkeria matxista kasuen berri eta "lehen unetik" hartu zituen neurriak, gurasoei adituen laguntza eskainiz. Bestalde, Jon Maya Kukaiko zuzendariaren kasuan, erakundeak 2024an izan zuen salaketen berri eta Maya eremu publikotik at utzi zuten.
Dantza konpainiak 2026an ohiko jardunera itzultzeko asmoa agertu duen arren, udalak harremana “izoztea” erabaki du biktimen konfidentzialtasun eskaerari eta adituen aholkuei jarraituz. Otaegiren esanetan, krisitik ateratzeko bidea prozesura itzultzea da, "biktimei dagokien zentralitatea" emanez.

















