EH Baik lege proposamen bat aurkeztu du laborantza lurrak desagertzeari aurre egiteko
Gizartea
Lurren artifizializazioaren presioa, hirien hedapena, lurren kontzentrazioa eta landetxeetako merkatuaren emendatzearen ondorioz, laborantzarako lurren inguruko tentsioa gero eta handiagoa dela azaldu dute. Laborantza aktibitaterako espazioak zaintzea eta babestea ezinbestekoa dela uste du EH Baik, are gehiago lurraren presioa handiagoa den lurraldeetan.
SAFERen (laborantza lurren zaintzeko erakundea) esku-hartze eremua berraztertzea beharrezkoa ikusten dute. Izan ere, azaldu udte SAFER babesgabe gelditzen ari dela, bereziki tentsio handiko eta kostaldeko eremuetan. Horregatik, azpimarratu dute beharrezkoa eta urgentziazkoa dela ahalegin legegilearekin jarraitzea laborantza lurrak babesten dituzten egungo tresnen eraginkortasuna hobetzeko.
Lege-proposamenak 3 artikulu biltzen ditu:
- SAFERaren lehentasunez partzialki erosteko eskubidea sendotzea, gure elikadura burujabetzarako funtsekoak diren laborantza lurrak babesteko xedearekin.
- SAFERen arautzaile rola egokitzea erabiltzaileen arteko konkurrentzia handiko eremuetan.
- Lehentasunez erosteko eskubidea gauzatu aurretik, ondasunak bisitatzea permititzea, SAFERaren jakitatea azkartuz.