Skip to main content

Ehunka gasteiztarrek ospatu dute Olarizuko erromeria

Gizartea

Mikel Claver

2023-09-12 13:33

Urtero bezala, ehunka gasteiztar Olarizuko zelaietara gerturatu dira erromeria ospatzeko. Zelaiak janari eta artisautza produktuetako postuekin bete dira beste behin. Arratsaldean zehar jarduera ezberdinak egin dituzte; haur eta gazteentzako jolasak, herri kirolak, dantzaldia, erraldoi eta buruhandien kalejira... Egunari bukaera emateko, Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du Plaza Berrian.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista