Skip to main content

Ehunka lagun mobilizatu da Gasteizen 'Aldatu gidoia euskararen alde' lelopean

Gizartea

2024, Maiatza 18 - 19:05

Ehunka lagunek euskararen alde gidoia alda dezatela eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta EITBri, eta deialdiarekin bat egin dute kulturgintza, euskalgintza, sindikalgintza, hezkuntza eta bestelako hainbat eragilek.

EITBri eskatu diote audientzien "morrontz" izateari utz diezaiola, bultza dezala euskarazko sorkuntza eta euskarazko telebistaren hasierako anbizioetara itzul dadila. Euskarazko kulturgintzan ari diren sortzaile guztientzako baldintza duinak eta babesa ere galdegin dituzte, eta salatu dute streaming plataformetan, zinemetan edota telebistan gaztelaniazko fikzioa dela nagusi. Hori horrela, ikus-entzunezko politikak "errotik" aldatu daitezen eskatu dute.

Hamaika Telebista