Ekainaren 1etik aurrera TAOa martxan izango da Gasteizko zenbait auzotan
Gizartea
2023, Maiatza 31 - 10:05
3.300 plaza gehiago arautu dira Judimendi, Santiago, San Cristobal eta Adurtza auzoetan. Auzoko bizilagunek eskatu dezakete jada txartel bereziak araututako plazetan aparkatzeko. Sistema berriak parkimetro digitalak ditu eta, horiei esker, taloiak erosoago eskuratu ahal izango dira.