Espainiak hirugarren aldiz egin dio uko Naparra biktimatzat jotzeari
Politika
Ane Garitaonandia Etxebarria
Espainiako Estatuko Gobernuko Barne Ministerioak Joxe Miguel Etxeberria Alvarez Naparraren familiari eman dion tratua salatzeko agerraldia egin dute Giza Eskubideen Behatokiak, Egiari Zor fundazioak eta Eneko Etxeberriak, Naparraren anaiak. Beste behin Naparra terrorismoaren biktima gisa identifikatzeko eskatu dute.
Hala ere, salatu dute nahiago dutela Naparra kasuari buruz gertatutakoaren ukazioan jarraitu, izan ere, lege-esparru horrekin berarekin, Barne Ministerioak aitortu eta erreparatu egin ditu materialki berdinak diren kasuen beste biktima batzuk. Joxe Migueli eta, ondorioz, Etxeberria Alvarez familiari, egoera berean dauden beste familia batzuei eman zaiena ukatu zaie. Naparra terrorismoaren biktima gisa identifikatzea, biktima guztiei tratu bera ematea eta familiari publikoki barkamena eskatzea ere galdegin dute.
Naparra, 1980ko ekainaren 11n bahitu zuten Donibane Lohizunen. Batallón Vasco Españolek hainbat aldiz erreibindikatu zuen haren bahiketa eta heriotza. Haren gorputza ez da inoiz agertu.
Erabaki administratiboz mozorrotutako diskriminazio-ekintza bat dela adierazi dute agerraldian. Azpimarratu dute erabaki politiko bat dela, "kontzientea, istemikoa eta lotsagarria".

















