Erantzun antifaxista eman diote Vito Quilesek Iruñean egindako ekitaldiari
Politika
Maite de Felipe Suso
Vito Quiles eskuin muturreko ekintzailea Iruñera itzuli da ostegun honetan. Hori dela eta ehunka lagunek manifestazio antifaxista egin dute. Quilesen eta faxismoaren aurkako oihuak entzun dira, eta Espainiako Poliziak noizbehinkako tiroekin erantzun die manifestariei.
Quiles bizkartzainez inguratuta heldu da plazara, hango banku batera igo eta bertan zeuden 50 jarraitzaileei zuzendu zaie. Hitzaldi laburra egin du, eta bereziki, ezkerraren aurka egin du. Haren hitzetan, “Ez gara hemendik joango Iruñea berriz libre izan arte, Iruñea eta Nafarroa espainiarrak dira”. Dena dela, hitzaldia amaitutakoan, beldur aurpegiarekin plazatik ihes egin du. Ondoren, X sare soziala erabili du eskuin muturreko ekintzaileak probokazio mezuekin jarraitzeko.
Istiluak Quiles iritsi aurretik hasi dira. Poliziak eta Foruzaingoak manifestariei oldartu zaizkie, foam balak eta gomazko pilotak jaurtiz. Negar gasa ere erabili dute. Istiluetan, gutxienez, hiru lagun zauritu ditu Poliziak, eta beste hiru atxilotu ere.

















