Skip to main content

Sei adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dute Gasteizen

Gizartea

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026, urr. 15 - 12:10

Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du zortzi laguneko familia batek, sei adingaberekin, etxegabetze bati aurre egin behar diola Sansomendin, bizitoki alternatibarik gabe

Bizitoki-alternatiba baten bila urtebete daramaten arren, familiak ez du lortu alokairuko etxebizitza bat aurkitzea. Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak hilabete darama familiarekin antolatuta. Udaleko gizarte-zerbitzuetara lagundu du familia, etxegabetzearen berehalakotasunaren aurrean bizitoki aukera bat eskatzeko. Hala ere, azaldu dute PSOEk eta EAJk gobernatzen duten Gasteizko Udalak ez dutela irtenbiderik eskaini eta apartamentu turistikoen eta jabe partikularren zenbakiekin lista bat eman dietela soilik haiek deitu dezaten.”

Sindikatuak salatu du familia zaurgarriei "sistematikoki" ukatzen zaizkiela bizitoki-alternatibak eta udal-etxebizitzetatik kanporatzen direla.

Etxegabetzea gelditzeko, Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak urriaren 23an aurreikusita dagoen etxegabetzeari aurre egitera dei egin du.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista