Skip to main content

Ekologistek helegitea aurkeztu dute Busturialdeko emari ekologikoak murriztearen aurka

Gizartea

Udane Arbeo

2024, uzt. 05 - 14:07
Joan den maiatzaren 24an, Ekologistak Martxanek eta Eguzkik salatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak Busturialdeko ibaietan gutxieneko emari ekologikoa murriztea onartu zuela. Bada, uztailaren 1ean bi elkarteek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten Oka Unitate Hidrologikoaren emari ekologikoen behin-behineko aldaketa onartzen duen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpenaren aurka.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista