Skip to main content

ELAk eta LABek adierazi dute Osakidetzak aparteko orduak gehiago ordaintzea ez dela irtenbidea

Gizartea

2024, uzt. 30 - 09:07
ELAk eta LABek kritikatu egin dute, ohar banatan, Osakidetzak medikuei aparteko orduaren prezioa igotzeko hartutako erabakia, astelehen honetan egin den Mahai Sektorialaren bileraren ostean. Bilera horretan, Euskal Osasun Zerbitzuak neurri hori jasotzen duen instrukzioa helarazi die.

LABek salatu duenez, «euskal osasun-sistema publikoa pairatzen ari den kolapsoaren aurrean», Osakidetzako zuzendaritzak jakinarazi du medikuen aparteko orduaren prezioa igo egiten dela «profesionalen falta arintzeko», eta, horrez gain, prestakuntzan dauden langileak lanean hastea ahalbidetzen duela. Haren ustez, prezioa igotzera jotzeko erabakiak «osasun zerbitzu publikoaren hondoratzea makillatzea» bilatzen du, eta ez du profesionalen falta kronikoa konpontzen.
Hamaika Telebista