ELAk Hezkuntza Legearen proiektuari ezezkoa ematea eskatu die alderdi politikoei
Gizartea
2023, aza. 20 - 12:11
Sindikatuak baieztatutakoaren arabera, ezagutu diren zirriborroek orokorkeriez beterik daude eta aldaketaren irudia eman nahi bada ere, gaur egun indarrean dagoen hezkuntza sistemaren funtsezko elementuak mantentzen dira. Salatu dutenez, lege berriak sistemaren muina betikotzeko helburua du, dituen arazoak konpondu gabe. Hizkuntza ereduak mantentzearen alde aurkeztutako zuzenketen inguruko kezka erakutsi dute ere. D ereduan euskararen presentzia murrizteko arriskua dagoela salatu dute, gaztelania eta ingelesaren mesedetan. Zuzenketa aurrera atera ala ez, ELA sindikatuak proiektua txarra dela baieztatu du, eta ezezko bozka emateko deia zabaldu die alderdi politikoei.