Skip to main content

Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoak ahotsa ere badu orain

Gizartea

2023, aza. 28 - 13:11
Elia Elhuyarren itzultzaile automatiko neuronalari TTS teknologia txertatu zaio. Horrela, entzun egin daitezke proposatzen dituen itzulpenak. Hala, testu bat itzultzeko eskatzeaz gain, irakurtzeko agindu diezaiokegu. Horretarako, aski da bozgorailuaren irudia duen botoia sakatzea eta ahots bat aukeratzea
Oraingoz, webgunean dago erabilgarri funtzionalitatea; laster, mugikorretako eta mahaigaineko aplikazioetan ere erabili ahal izango da.
Hamaika Telebista