Emakume uholde batek hartu du Donostia Martxoaren 8ko mobilizazioetan
Gizartea
Oihan Larrañaga
2019-03-08 17:39
Milaka emakumek egin dute bat Gipuzkoako hiriburuan Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatutako mobilizazioekin. Hiriako hainbat txokotan ibili diren manifestazio, kazerolada, gurpildun martxa eta gainontzekoak Boulevardean batu dira eguerdiko ekitaldi nagusirako.

















