Eraso sexistarik gabeko Sanferminak aldarrikatu dituzte feministek
Gizartea
2024, uzt. 05 - 12:07
Urtero bezala, Nafarroako mugimendu feministak, gaueko 23.00etan Iruñeko kaleetatik kalejira egin du, festetan eraso matxistarik ez dela onartuko ohartarazteko. Sanferminen bezperan, ehunka lagun kalera atera dira. Manifestazioa Baratxurien plazatik atera da eta beltzez jantzita eta kaputxadunekin atera dira Iruñeko Alde Zaharreko kale ezberdinak zeharkatuz. Iruñeko Udalak, Gaztelu Plazako informazio-gunea ireki du gaurtik aurrera.