Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostiako Kontxan
Gizartea
2024, ira. 09 - 14:09
Donostia Bizirik, Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Bergarako Larramendiko Arnasa plataformak deituta, giza kate bat egin dute asteburuan Donostiako Kontxan, Alderdi Ederretik abiatuta, estropaden bigarren eta azken jardunaldi erabakigarria ospatzen ari ziren artean. “Erraustegia gelditu! Gure lurra, ura, airea kutsatzen ditu” aldarripean osatu dute katea.