Espainiako Gobernua prest da EBn hizkuntza gutxituak ofizial egitearen kostuak bere gain hartzeko
Gizartea
2023, ira. 18 - 10:09
Irailaren 19an bozkatuko dute Bruselan euskara, katalana eta galiziera ofizial egitea edo ez. Europako Kontseiluko 27 kideek aho batez onartu beharko dute neurria. Senatuan badago aukera hizkuntza gutxituak erabiltzeko, modu mugatuan.