Etengabeko Arreta Gunean mediku baten presentzia bermatu behar dela aldarrikatu dute Laudion
Gizartea
2024, mar. 01 - 11:03
Laudioko Etengabeko Arreta Gunean mediku baten presentzia bermatu behar dela aldarrikatu dute berriz ere herriko bizilagunek. Ostegunean protesta zaratatsua egin zuten Osasun Etxearen aurrean, gune horretan murrizketarik ez egitea eskatuz. Urtarrilean gizon bat hil zen, bihotzekoak jota, Arreta gunean medikurik ez zegoela. Bertan zeuden bi erizainek gizona artatu bazuten ere ezin izan zuten honen bizitza salbatu. Heriotza eta gero, Laudioko udala Osakidetzarekin bildu da, Etengabeko Arreta Gunearen zerbitzua hobetzea eskatzeko. Bizilagunek salatu dutenez, aldiz, egoera ez da aldatu, medikuaren presentzia bermaturik egon gabe jarraitzen duelarik.