Etxegabetzea Gasteizko Juanin, eta Donostian neurri gehiago eskatu ditu Kaleratzeak Stopek
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, urr. 09 - 13:10
Gasteizen, Ertzaintzak Juani eraikin okupatuko bigarren solairua hustu du, agindu judizial bati jarraituz. Dozenaka lagun bildu dira bizilagunei elkartasuna adierazteko. Eraikina 2017an okupatu zuten, urte luzez hutsik egon ostean.
Donostiako Egia auzoan ere familia bat etxegabetzeko arriskuan dago. Bikote bat, bi seme-alaba eta aiton-amonak bizi dira etxean, zazpi urte daramatzate bertan, eta oraindik ez dute beste bizitokirik aurkitu. Etxegabetzea urriaren 19rako dago aurreikusita.
Testuinguru horretan, Donostiako Udalak etxegabetzeak saihesteko neurriak iragarri zituen aste hasieran, eta Azora eta Naiz Homes funts handiei eskatu die etxebizitza hutsak alokairu eskuragarrira ateratzeko, Alokabideren bidez. Naiz Homesek, ordea, ukatu egin du Donostian etxegabetzerik gauzatzen ari denik edo horretarako prozesu judizialik abiatu duenik. Maizterrekin akordioak lortzen eta bizitoki-irtenbideak eskaintzen ari dela adierazi du.
Bestalde, Kaleratzeak Stop plataformak neurri gehiago eskatu dizkio Udalari: Azoraren 65 etxebizitza hutsak alokairu eskuragarrira bideratzea, eta, bestela, nahitaezko alokairua edo desjabetzea sustatzea.