Skip to main content

Euskalmetek alerta horia ezarri du Araban izotza eta behe-lainoa direla-eta

Gizartea

2023, urt. 11 - 13:01

Hotza areagotu egingo da asteazken gauean Araban, eta Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du. Izan ere, arabako zenbait tokitan izotza eta behe-lainoa aldi berean egotea aurreikusita dago. Ebroko ardatzan eta Araba erdialdeko eremuetan izango dira tenperatura baxuenak. Abisu horia gauerdian aktibatuko da eta osteguneko 10:00ak arte egongo da indarrean.

Hamaika Telebista