Skip to main content

Euskara eta Orkoien “bereiziezinak” direla aldarrikatu dute

Gizartea

Gaizka Leitza Alduncin, Leire Llano eta Mikel Lopez

2026, Maiatza 11 - 13:05

Orkoiengo euskaltzaleek euskararen eguna ospatu dute herrian larunbat honetan. Festaz gain, aldarrirako eguna izan dute ere.

Orkoiengo Euskaltzaleak taldeko kideek azaldu dute euskara eta Orkoien “bereiziezinak” direla; euskal hizkuntza “gure nortasun konplexu eta anitzaren zati garrantzitsu eta ukaezina dela.” Ospatzeko arrazoiak dituztela adierazi dute ere: ikastetxeetan, kalean, etxeetan eta jaietan euskara “bizirik” dagoelako.

Hau ez da Orkoiengo euskaltzaleek salaketa publikoa egiten duten lehenbiziko aldia: inauterietan ekitaldi guztiak elebitan izan arren, egunak aurrera egin ahala, hainbat bizilagun euskarekiko irainak eta oihuak botatzen hasi ziren. Gainera, elektrotxaranga jotzen hasteko prest zegoenean haien kontrako mehatxuak egin zituzten, bai eta jazarpen fisikoak ere, ospakizuna bertan-behera utzi behar izan zuten arte.

Horrez gain, urte eta erdi daramate euskara teknikaririk gabe eta beste hainbeste euskara profila duen berdintasun teknikaririk gabe, udalak ez duelako kontratazio berririk egin nahi izan plantilla organiko berria onartu arte.

Azkenik, adierazi dute “Orkoienen bizi duten egoera ez delak kasu isolatua” eta horregatik ekainaren 13an, Iruñean egingo den Euskaltzaleon Martxan parte hartzera dei egin dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista