Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzeko erronkarekin dator laugarren edizioa
Gizartea
2024, urr. 25 - 12:10
Iruñean aurkeztu dute udaberrian, 2025eko maiatzaren 15etik 25era, egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa. Antolatzaileek eraldaketa proposatu dute egiteko moduetan, “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” izan dadin.
'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean, aktibazioan, mugimenduan, emozioetan eta batak bestearengan dugun eraginean jarri dute arreta.
Herriek eta entitateek dagoeneko eman dezakete izena Euskaraldian; martxoan izango da ahobizi eta belarripresten txanda.