Skip to main content
1200x90 Euskal Eskola Publikoa

Euskaraldian izena emateko epea zabalik, ‘Hitzez ekiteko garaia’ lelopean

Gizartea

Oihane Alonso

2022, ira. 29 - 15:09
Atzoz geroztik zabalik dago herritarrek izena emateko epea, eta Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldi baten bidez abiarazi dute euskararen aldeko ariketa sozial erraldoian izena emateko epe hori.

Hirugarren Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da, eta, aurrekoetan bezala, helburu nagusia euskararen erabilera handitzea izango da, herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta.

Aurreko urteetan izena eman zutenek, parte hartzea berretsi baino ez dute egin beharko, www.euskaraldia.eus gunean. Entitateei dagokionez, urriaren 31 arte izango dute ariguneak jakinarazteko epea.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista