Euskaraz bizitzeko “baldintza errealak” eskatuko dituzte ekainaren 13an Iruñean
Gizartea
Gaizka Leitza eta Leire Llano
Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 13an Iruñean egingo den Euskaltzaleon Martxa aurkeztu du. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak ekimenean parte hartzeko deia egin die euskaltzaleei "euskararen pizkundea bigarren txinparta batekin suspertzeko". Era berean, azkenaldian gertatzen ari diren "mehatxu eta oldarraldiak" salatu ditu. Horien adibidez Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskaraz egiteko debekua eta Nafarroan euskarazko irakaskuntzak atzera egin dezan iragarri diren neurriak aipatu ditu, besteak beste.
Hiru aldarri nagusi izango ditu ekainaren 13ko mobilizazioak: ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza-politiketan eta euskaltzaletasuna. Hiru zutabeak 17:00etan abiatuko dira Antoniutti parketik, Runako aprketik eta Askatasunaren enparantzatik, eta 18:00etan Gaztelu plazan bat egingo dute.

















