Skip to main content

Gasteizko Erdi Aroko Merkatuan Israelekin lotura zeukaten ikurrak kendu dituzte

Gizartea

2024, ira. 25 - 11:09

Gasteizko alde zaharrean asteburu honetan egingo den Erdi Aroko Merkatuko apaingarri moduan zeuden judaismoaren estandarteak kendu dituzte. Estandarte horien artean Daviden izarra dago, sortu zenetik Israelgo estatu sionistaren bandera nazionalaren ikur dena.

Gasteiz Txiki auzo elkarteak "tamalgarritzat" jo du ikur hauek jarri izana, Gazako genozidioa gertatzen ari den bitartean, hain zuzen. Erdi Aroko Merkatuko aurreko edizioetan ere ikusi ahal izan dira ikur hauek. Izan ere, erdi aroan Gasteizen bizikide ziren hiru erlijioak irudikatzeko helburua zuten apaingarriek. Estandarteak “antzezpen istorikoaren parte direla eta ez diotela inongo jarrera politikori erantzuten baina Erdi Aroko azoka gai honengatik kaltetu nahi ez dutela”adierazi du Gasteizko Udalak. Beraz, auzo elkarteak plazaratutako kexen ondorioz, Erdi Aroko merkatuko dekorazio-elementuak kentzeko eskatu dio enpresa esleipendunari.