Skip to main content

Gasteizko Udalak Maliko asilo eskatzaileak Auzo Elkarteko lokaletik bota ditu

Gizartea

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026, ira. 16 - 09:09

Salburuako harrera sareak salatu du Gasteizko Udalak Maliko asilo eskatzaileak Auzo Elkartetik bota dituztela, pertsona horiek berriro kale gorrian utziz.

Sei hilabete daramatzate Auzo Elkarteko lokalean Maliko asilo eskatzaileei lo lekua eskaintzen, baina, irailaren 3tik, Udalak trabak jarri ditu. Azaldu dute Maliko asilo eskatzaileak duela urtebete baino gehiago ari direla kalean bizitzen eta udalak ez duela inolako erantzunik eman, bizilagunek adierazi dietela soilik elkartasuna eta babesa. Auzo Elkarteak lokala eskaini die, baina udalak, udako oporrak aprobetxatuz, gutun bidez mehatxatu ditu, elkartasuna eten edo lokala itxiko dutela esanez. Gasteizko Udalak jarrera pasiboa izatetik auzo-elkartasuna kriminalizatzera igaro dela salatu dute. Oztopo guztien gainetik, lanean jarraituko dutela azpimarratu dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista