Gazan zauritutako pazienteak Euskal Herriko ospitaleetara iritsi dira
Gizartea
2024, uzt. 26 - 11:07
Euskal Herrian dira Gazan zauritutako pazienteak, ospitalean arta ditzaten. 10 pazienteak dagoeneko Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetan daude beharrezko tratamendua jasotzeko. Gehienek gerrak eragindako zauriak dituzte. Accem gobernuz kanpoko erakundea arduratu da haiekin lehen hartu-emana izateaz, eta dena espero moduan joan dela adierazi dute.