Skip to main content

Gernika-Palestina deialdi herritarrak ondorioztatu du palestinar errefuxiatuek ez dutela laguntzarik jasotzen prestakuntzarako eta lana bilatzeko

Gizartea

Xabi Ealo Diaz

2026, eka. 11 - 15:06

2023ko urriaz geroztik Hego Euskal Herrian bizi diren palestinarren egungo egoerari buruzko txostena argitara eman du. Hainbat helbururekin egin gu lana Gernika Palestina deialdi herritarrak, alde batetik, hainbat erakunde publikoak eta pribatuk artatzen dituzten pertsona palestinarrek egun dituzten arazoak ezagutzea, eta bestetik, txosten deskriptiboa sortzea. Informazioa biltzeko, elkarrizketa pertsonalak egin dituzte, guztira, 68 pertsonaren egoera ezagutu dituzte. Txostenak, besteak beste, ondorioztatu du 21 pertsonek dutela gaixotasun edo desgaitasun larriren bat, bizi diren lekuetan oso egoera txarrean daudela edota elkarrizketatutako pertsona guztietatik bik bakarrik dutela lana. Azkenik, euskal jendarteari dei zuzena bidali nahi izan diote.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista