Skip to main content

'Gipuzkoako mendiak aske' lelopean agerraldi kolektiboa egingo dute Elosun

Gizartea

Udane Arbeo

2022, urr. 12 - 08:10
Honako taldeak dira ekimenaren deitzaile: Azkoitiko Oletan ere ez, Azpeitiko eta Zestoako Sañu bizirik, Bergarako, Elgoibarko eta Soraluzeko Karakate Bizirik, Urretxu-Zumarragako Urretxu-Zumarraga Bizi! eta azkenik, Zizurkilgo eta Usurbilgo Andatza-Ezkeltzu Bizirik.

Plataformek helburu jakin bat dute: bertako mendietako ondare naturala, arkeologikoa, geologikoa, historikoa, paisajistikoa eta espirituala babestea; zein inguruetako baserrietako eta herrietako biztanleak, haien bizitokia, haien osasuna eta jardun ekonomikoa –bereziki nekazaritza jarduerari lotutakoa– defendatzea. Ildo horretan, elkarlanean hasi dira Gipuzkoako zenbait plataforma.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista