Skip to main content

Guggenheim Urdaibai STOP elkarteak Muruetako ontziolaren itsasoratzea mahai gainean jarri du, museoaren proiektua salatuz

Gizartea

2024, mar. 12 - 15:03

Guggenheim Urdaibai STOP osatzen duten elkarte eta gizarte-eragile guztiek, gogor salatu dute berriz ere Bilboko Guggenheim museoaren hedapena Busturialdean. Horretarako, Muruetako ontziolan uretaratuko den itsasontziaren egoera salagarria erabili du Eider Gotxik.

Horretaz gain, elkarteko kide eta bozeramaileak, Urdaibaiko Biosfera eta Erreserba babesten duten lege eta normatibak aldatzeko dauden ekimenak mahai gainean jarri nahi izan ditu, udal, ministro, foru eta hitzarmenei Urdaibai ez dagoela salgai gogoratuz.

Prentsaurrekoan gogorarazi dute Urdaibaiko eskualdeak marko legal berezia duela eta herritarren eskubideak bermatzeko araudiak errespetatu behar direla.

Hamaika Telebista