‘Hastapen unean’ dagoen proiektu eolikoa aurkeztu du Azpeitiko Udalak, Statkrafterekin
Gizartea
2022, urr. 12 - 08:10
Azpeitian atzo iluntzean egin zen herri batzarrean azalpenak eman zituen Azpeitiko udalak lehenengo eta Statkraft enpresak ondoren, eskualdean egin asmo den proiektu eolikoaz. Proiektua irekita eta oraindik ere hastapenetan baino ez dela adierazi dute enpresa zein udal ordezkariek. Lehen aldia da horrelako egitasmo bat herritarren aurrean azaldu eta eztabaidatzeko aukera ematen dela.