Hazparnen hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irailaren 19an
Gizartea
Xabi Ealo Diaz
2026, eka. 09 - 15:06
Bertsolari Txapelketa Nagusia izena aldatuta egingo dute aurten. Irailaren 19an hasiko da txapelketa Hazparnen eta Euskal Herriko zazpi lurraldeetan hamabost saio egingo dira eta finala abenduaren 20an izango da, Iruñean. 2022ko finaleko zortzikotea eta lurraldeetako 42 finalistak arituko dira aurtengo txapelketan, eta 14 gai jartzaile eta 21 epaile izango dira.
Sarrerak ekainaren 17an jarriko dira sarrerak salgai bertsosarrerak.eus atarian.

















